futboLA

Reala Anoeta berritua kudeatzeko lehiaketara aurkeztuko da

Donostiako Udalak atzo onartu zuen estadioa berritzeko hirigintza proiektua.

2013ko otsailaren 1a
12:40
Entzun

Donostiako Udalak Anoeta estadioa berritzeko hirigintza proiektuari balekoa eman ondoren Realak jakinarazi du eraikina kudeatzeko lehiaketa publikora aurkeztu egingo dela. Jokin Aperribai presidenteak eman du berria.

Udalak atzo onartu zuen egitasmoa, aho batez, Bildu, PSE, EAJ eta PPren botoekin. Zenbait izapideren faltan, hirigintza proiektua itxitzat eman daiteke. Udalak lehiaketa antolatzeko baldintzak osatu beharko ditu orain; hau da, estadioa berritzeko lanak egiteko eta kirolgunearen eta ondoan eraikiko dituzten eraikinak kudeatzeko ezaugarriak. Lanak hasi baino lehen, lehiaketaren baldintzak argitaratu beharko ditu udalak.

"Lehiaketara aurkeztu egingo gara, baina pazientzia behar da", esan du goizean Aperribai Realeko presidenteak. "Guztiek onartzeko moduko eta erakundeak bertan eroso egoteko proiektua aurkeztu nahi dugu".

Gustura hartu du Realak udalaren erabakia. "Izan ere, Realaren etorkizuna da estadio berritua, fitxaketarik onena. Realarentzat, Donostiarentzat eta Gipuzkoarentzat funtsezkoa da".

Anoeta berrituarekin eta telebista eskubide berriekin klubak "egiturazko oinarria" bat izango duela dio Aperribaik.

Udal hirigintza proiektuak 40.000 lagunentzat tokia duen estadioa aurreikusten du, atletismo pistak kentzea, 62 milioi euroko kostua eta lau urte inguruko exekuzio epea. 15.800 metro koadrora arte eraikitzea ahalbidetuko dute, eta eraikinen altuera gehienez 26,5 metrokoa izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.