Anoetan jokatutako derbian izandako festa eta gero, datozen hamar egunetan beste bi partida jokatuko dituzte Athleticek eta Realak. Izan ere, elkarren aurka ariko dira nor baino nor gehiago Espainiako Kopako final-laurdenetan.Hala erabaki du zozketak. Joaneko partida asteburuan jokatuko da Zubietan, eta itzukoa asteazkenean Lezaman. Garailea finalerdietan izango da. Finalerdiak Reusen (Herrialde Katalanak) jokatuko dira, partida bakarrera, maiatzaren 26-27ko asteburuan; eta Barca edo Levante izango lukete kontraio. Finala, berriz, ekainaren 2an izango da Meridan (Espainia).
Athleticek aspalditik du Kopako arantza sartuta. Izan ere, ez du lortu sekula irabaztea; Realak, berriz, final-laurdenetako langa gainditu nahi du. Denboraldi honetan ligan izandako emaitzei erreparatuz, Athletic ageri da faborito. Izan ere, joanekoan, Lezaman, zuri-gorriak gailendu ziren. 2-1. Yulema Corresek eta Maite Orozek sartu zituzten Joseba Agirrek zuzentzen duen taldearen golak; eta, Etxezarretak txuri-urdinena. Atzo Anoetan jokatutako derbian 1-4 irabazi zuen Athleticek. Realaren gola Pizarrok sartu zuen, eta Athleticenak Ramajo txuri-urdinak bere atean, Erikak, Nekanek eta Luciak.