Espainiako Lehen Mailara igotzeko aukera izateko bihar arte itxaron beharko du Realak. Bere esku dagoena egin du 1-3 irabazita Cadizi baina Betisek eta Numantziak 2-0 egin dutenez, gainerakoen menpe dago.
Carlos Buenok sartu ditu Realarentzat hiru golak, eta Ogbechek Cadizentzat. Giro paregabea izan da Ramon de Carranza estadioan.
Realekoak goizeko ordubietan helduko dira Gasteizera, hegazkinez, eta hiruretan Zubietara.
Biharko jardunaldiak
- Real Union-Levante (igandea, 19:00, Gol Tv).
- Cartagena-Hercules (igandea, 21:30, Canal+).
Igoerako sailkapena
1. Reala 71 puntu.
2. Levante 68.
3. Betis 67.
4. Hercules 64.
5. Cartagena 64.
- Hiru aurrenetan bukatzen dutenak igoko dira Lehen Mailara.
- Realak talde denekin golen aldea du, Herculesekin izan ezik (puntuen berdinketa kasuetarako balio du horrek).
Realaren aukerak igotzeko
- Igandean igoko da. Larunbatean Cadizi irabazten badio, eta Levantek eta Herculesek igandean Irunen eta Cartagenan galtzen badute.
- Ziur igoko da. Gelditzen diren hiru partidetan bost puntu pilatzen baditu.
Hurrengo jardunaldia (ekainak 12-13)
- Reala-Celta.
- Levante-Castello.
- Hercules-Rayo.
- Salamanca-Betis.
- Recreativo-Cartagena.
Azkeneko jardunaldia (ekainak 19 edo 20)
- Elx-Reala.
- Betis-Levante.
- Real Union-Hercules.
- Cartagena-Albacete.
futbola
Reala biharko emaitzen menpe igotzeko
Realak Cadizen kontra irabazi arren (1-3), Betisek Numantziaren kontra irabazi duela-eta (2-0), biharko emaitzen zain geratu beharko du Espainiako Lehen Mailara igoera lortu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu