Futbola

Reala eta Athletic, derbirako azken entrenamenduetan

Biak ala biak bolada onean direla jokatuko dute derbia igandean, Anoetan (20:00).

2014ko urtarrilaren 2a
14:28
Entzun

Lau egun falta dira Realak eta Athleticek derbia jokatzeko, eta biek atsedenik hartu gabe dihardute azken entrenamenduetan. Jagoba Arrasateren gizonek 90 minutuz egin zuten atzo urteko lehen saioa, eta Athleticek gaur egingo du; igandera bitartean egunero ariko dira. Realean min hartuta daudenek lan pertsonalizatua egin zuten; Carlos Martinezek suspertze lana egin zuen, eta Carlos Vela, lehen zatian talde osoarekin aritu bazen ere, bigarren zatian lan pertsonalizatuan aritu zen.

2013ko denboraldi hasiera oparoa eginda iritsiko dira Anoetako derbira Reala eta Athletic, azken jardunaldietan ondo jokatu eta eta emaitzak onak bildu dituztelako; Athletic sailkapeneko laugarren dago, 33 punturekin, eta Reala bosgarren, lau puntu gutxiagorekin. Igandeko neurketan, Perez Montero arituko da epaile lanetan.

Sarrerak eskura daude dagoeneko. Realeko abonudunek lehentasuna izango dute sarrerak Interneten erosteko, igandetik asteartera bitartean. Gainontzeko zaleentzat, asteazkenean eta ostegunean prest izango dira; 40 eta 90 euro bitartean eskuratu ahal izango dira. Anoetako txarteldegiak ostiraletik aurrera irekiko dira. Bestalde, Realak 500 sarrera bidali dizkio Athletici, eta San Mamesen gaur jarriko dira saltzen, 17:30etik 20:00etara. Bazkide txartela aurkeztu beharko da, eta bakoitzak bi sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.