Reala

Reala eta Zubiaurre epaiaren zain

Donostiako Auzitegian bildu dira gaur Reala eta Iban Zubiaurre futbolaria. Epaileak talde txuri-urdinaren eta Mendaroko jokalariaren argudioak entzun ditu, eta hurrengo astean adieraziko du zein den bere erabakia. Pasa den uztailaren 1ean hasitako tirabira epailearen aurrean konponduko da.

2005eko abuztuaren 9a
15:58
Entzun
Gaur goizean Donostiako Auzitegian elkar ikusi dute Realeko ordezkariek eta Iban Zubiaurrek, bere abokatuak lagunduta. Epaileak bi aldeen argudioak entzun ditu, eta hurrengo astean jakinaraziko du zein den bere erabakia. Bidegabeko kaleratzea leporatzen dio Mendaroko jokalariak talde txuri-urdinari.

Pasa den uztailaren1ean hasi zen tirabirak epailearen aurrean bilatu behar izan du konponbidea. Aurreko uztailaren 29an bi aldeek bilera bat egin zuten arazoari irtenbideren bat aurkitzeko. Batzarrak ez zuen arrakastarikizan, eta epaitegian konponduko da Zubietako instalazioetan lortu ez zena.

Epaileak bi aldeek egin dituzten akusazio eta alegazioak entzun ditu, eta orain bere esku geratzen da azken erabakia hartzeko ardura.

Bien bitartean, Reala bihar abiatuko da Portugalera aurre denboraldiarekin jarraitzeko. Bragako Sporting taldearen aurkako lagunarteko partida jokatuko dute bihar bertan. Horretaz gain, Realak larunbatean egingo du talde osoaren aurkezpena Anoetan, eta Zubiaurre ez da bertan egongo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.