Uztailaren 1ean hasitako liskarra Donostiako Gizarte Auzitegian konpondu dute Realak eta Iban Zubiaurrek. Pasa den uztailaren 29an bilera bat egin zuten bi aldeek desadostasunei irtenbidea bilatzeko. Akordiorik lortu ez zutenez, epaitegian konpondu dute auzia.
Kaleratze desegokia salatu zuen Mendaroko jokalariak. Epaileak bi aldeen argudioak entzun ostean, talde txuri-urdinari eman dio arrazoia.
Bestalde, Realak Zubiaurre eta Athletic Cluben aurka egindako txostena aztertuta, epaitegietako bideari ekitea erabaki du talde donostiarrak. Hala ere, auzi hau oraindik ez da argitu.
Reala
Reala eta Zubiaurreren arteko auzian talde txuri-urdinari eman dio arrazoia epaileak
Epaileak Realaren eta Iban Zubiaurreren abokatuaren argudioak entzun ostean, talde txuri-urdinari eman dio arrazoia. Kaleratze desegoki bat egon zela salatu zuen Mendaroko jokalariak, baina halakorik ez dela egon ondorioztatu du ezarritako epaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu