Futbola-Espainiako Kopa

Reala, ezinean (0-4)

Real Madrilek astindua eman dio, eta konfiantza falta erakutsi du

Antoine Griezmann, burumakur. J. C. R. / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko apirilaren 5a
11:05
Entzun

Liga bukaera luze egiten ari zaio Realari. Gaur 0-4 galdu du Real Madrilen aurka eta konfiantza falta nabarmena dela ikusi da, bigarren zatian bereziki. Europa Ligako postuak ez luke arriskuan egon beharko, baina Txapeldunen Ligarako lehian sartzea Sevilla eta Athleticen kontua dirudi.

Lehen zatian ondo eutsi dio Realak, baina Illarramendik 44. minutuan aldaratze batean sarturiko gola kolpe gogorra izan da. Mutrikukoak ez du ospatu. Emaitza aurka zuela, Realak aurrera egin du bigarren zatian eta Real Madrilek ondo baliatu ditu erraztasunak zuloa are gehiago irekitzeko. Hori gutxi ez balitz, Bravok huts larria egin du 0-2koan (Bale, 66. min). Azken bi golak inertziaren eraginez izan dira.

Golak: 0-1. Illarramendik (44. min.). 0-2. Balek (66. min.). 0-3. Pepek (85. min.); 0-4 Moratak (87. min.).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.