Futbola
Reala Gaizka Mendieta ekarri nahian dabil
Realak uste du oraindik ere beharrak badituela lehen taldean eta Gaizka Mendieta erdilaria utzita ekarri nahi du Middlesbrough taldetik. Denboraldia bukatu arte legoke Realean, Euskadi Irratiak esan duenez, baina negoziazioan zailtasunak daudela. 33 urte ditu Mendieta bizkaitarrak, eta Ingalaterrako Ligan ari da azken urteetan. Lehen, besteak beste, Espainiako Ligan aritu zen Bartzelonan eta Valentzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu