Ordoñezek zehaztu duenez, Istanbulen eta Torinon baino jende gutxiago joan da Atenasera Realari animoak ematera, "etorritako gehienak bidaia kulturala egiteko baliatu dute". Une honetan, Realeko zaleak gune batean bildu ditu Atenaseko poliziak, zelaira eskoltatuta sar daitezen.
Armailak zelaitik lauzpabost metrora daudela nabarmendu du Jon Ordoñezek, eta ikusleak jokalariengandik oso gertu egongo direla. "Tentsio handiko partida izango da, jarraitzaile greziarrak oso sutsuak direlako", azpimarratu du.
Realak irabaziz gero hurrengo faserako txartela lortuko luke zuzenean. Berdinduz gero, berriz, datorren astean jokatuko den Galatasaray-Juventus partidaren zain geratuko beharko du.
Futbola-Txapeldunen Liga
Reala Kamaras futbol zelaian dago jada, 500 jarraitzaile ingururen babesean
Realeko jokalariak arratsaldeko 18:00ak inguruan iritsi dira Atenaseko Giorgios Kamaras zelaira. Segurtasun neurri handien babespean iritsi dira 14.000 lagunentzako tokia duen zelaira, baina ez dira babesa eskainiko dioten bakarrak, Realeko 500 zale inguru hurbildu baitira Greziako hiriburura. Jon Ordoñez 'Berria' egunkariko berriemale bereziak azaldu digunez, jendea piskanaka-piskanaka estadiora sartzen ari dira eta zelaia leporaino beteko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu