Amaitu da ametsa. Reala Espainiako Kopatik kanpo geratu da, bana berdindu baitu itzulikoan Bartzelonarekin, Anoetan. Txuri-urdinen ametsak ordu erdi eskas iraun du, denbora hori behar izan baitu Messik gola sartu eta kanporaketa erabakita uzteko. Izan ere, gol horrek lau gol sartzera behartzen zuen Reala. Etxekoak saiatu dira Anoeta ia bete duten zaleen animoekin gora egiten, baina ezinean aritu dira, eta ez dira gai izan Bartzelona estu hartzeko. Velak eta Griezmannek izan dituzte aukera onak, baina ez dute asmatu. Bisitariek ere izan dituzte aukerak, argiagoak, baina Zubikarai bikain aritu da berriz. Azkenean, partida amaitzear zela Griezmannek berdinketa lortu du, merezitako emaitza. Azkenean finalerako txartela Bartzelonarentzat. Real Madrilen aurka ariko da apirilaren 19an. Realarentzat, ordea, bukatu da Kopako ametsa. Ea ez diren beste 26 urte pasatu behar horrelako zerbait bizitzeko.
FUTBOLA
Reala, Kopatik at
Messik erabakita utzi du kanporaketa lehen zatian gola sartuta, eta Griezmannek banakoa lortu du partida amaitzear zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu