Kolore txuri-urdina izan du Realak eta Oiartzunek Zubietan jokatutako derbiak. Lehen zatian partida orekatua jokatu dute, eta atsedenaldira hutsean berdinduta joan ira bi taldeak. Bigarrenean, ordea, Reala izan da nagusi.
Nahikari Garciak eginiko gol batek aurreratu ditu etxekoak, 47. minutuan. Maria Diazek 2-0ekoa egin du 63. minutuan, partida ia erabakita utziz. Lehia amaitzeko hamar minuturen faltan, berriz, 3-0ekoa egin du Nahikari Garciak berriz ere, Diazekin eginiko jokaldi baten ostean.
Athleticek, berriz, garaipena eskuratu du etxetik kanpo, Sportingekin jokatutako partidan. Hasi eta berehala, Paulitak bere atean egin du gola, bilbotarrak aurretik jarriz. Lehen zatian bertan, 21. minutuan, Nekanek egin du partidako azken gola.
Seigarren jardunaldia amaituta, hurrenez hurren sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuetan dira Reala eta Athletic, hamaseina punturekin. Bederatzigarren postuan da Oiartzun, zazpi puntu eskuratuta.