Merezita irabazi du Realak Espainiako Ohorezko Mailan, Sporting Huelvari 2-0 nagusituta. Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira jokoan, eta lehen zatia amaitzear zela aurreratu dira markagailuan, Aintzane Encinasek eginiko golari esker.
Jokoan ez da aldaketarik izan bigarren zatian, eta Nahikari Garciak 71. minutuan utzi du erabakita partida. Emaitza horrekin, Realak gora egin du sailkapenean, eta zazpigarrena da orain, 26 punturekin. Gertuago dute, beraz, Espainiako Kopa jokatzeko aukera.