Santi Minak sartu du Valentziaren aurreneko gola partidaren 34. minutuan, eta hura izan da lehen zatiko gol bakarra, Mestallan jokatu den partidan.
Atsedenalditik bueltan, gola egiteko gogoz hasi du jokoa talde zuri-urdinak, eta 54. minutuan lortu du baloia sareratzea. Nolanahi ere, ez du asko iraun berdinketak; 68. minutuan aurretik jarri da berriro ere Valentzia, Santi Minaren bigarren golarekin.