REALA

Realak 3-0 irabazi du Levanteren aurka

Irudi ona eman du taldeak Anoetan, eta nagusitasunez gailendu zaio Levanteri. Xabi Prietok, Juanmik eta Canalesek egin dituzte golak.

Canales eta Juanmi Realaren eta Levanteren arteko neurketako goleatzaileetako bi, taldearen hirugarren gola ospatzen. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 18a
15:47
Entzun

Azken partidetako irudi kaskarra eta emaitza txarren bolada eteteko beharra zuen Realak, eta ongi bete du helburua. Talde txuri-urdina nagusi izan da zelaian, joko sendoa erakutsi du, eta 3-0 irabazi dio Levanteri. Garaipenari esker, azken asteetako joera aldatu du, eta urrundu egin du sailkapeneko jaitsiera postuetara hurbiltzeko arriskua.

Partida hasi eta hamar minutura egin du lehen gola errealak. Lukicek penaltia egin dio Agirretxeri —titular izan da bi urte baino gehiagoren ostean—, eta Xabi Prietok aurretik jarri du taldea.

Golarekin, Relak gora egin du eta arriskua sortu du Levanteren atean. Canalesek esuin hegaletik eginiko erdiraketa atean sartu du Juanmik 38. minutuan.

Bigarren zatian ere Reala izan da nagusi, eta, lehen zatian bezala, Canales izan da txuri-urdinen eraso jokoaren gidari. Jokalariak partida borobila egin du, eta horren adierazle 55. minutuan sartu duen gol ederra. Baloia kontrolatu du area barrua, Levanteko bi atzelariri izkin egin die eta bikain gurutzatu du azpitik baloia.

Garaipenarekin, sailkapenean gora egin du Realak, jaitsiera postuetatik urrunago. Horrez gain, Eusebio Sacristan entrenatzaileak adierazi du garaipenak indarra emango diola taldeari datorren ostegunean Salzburgoren aurka jokatuko duen Europa Leagueko kanporaketaren itzuliko partidarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.