Gustora dauden txuri-urdinak. Hiru punturekin amaitu dute Madrilen aurkako partida. Etxean jokatzen zuten, baina horrek ez zuen garaipena bermatzen. Hala, joko bikaina egin dute donostiarrek eta 3-0 irabazi diete madrildarrei.
Claudia Zornotza izan da eguneko protagonista, bi gol sartuta: 27. minutuan lehena eta 73.ean bigarrena. Hirugarren gola, berriz, ezustean heldu da luzapeneko hirugarren minutuan, Sandra Ramajoren jaurtiketa bati esker.
Bestelakoa izan da eguna zuri-gorrientzat. Athleticeko jokalariak 2-0 galtzen hasi dute partida, baina hura iraultzen jakin dute Nekane Diezek eta Erika Vazquezek sartutako gol banari esker.