Partida motel samar hasi da, giroa ere hotz, harmailak betetzetik urruti, eta Granada bera Reala baino hobeto, baina 20. minutuan Oiartzabalen gola iritsi da, aurretik Xabi Prietok zutoina jo ostean, eta harrezkero erosoago aritu da talde txuri-urdina. Eta lehen zatia bukatzear zela Jonathasen gola etorri da, Realaren bigarrena.
Bigarren zatian Granadak aurrera egitea beste erremediorik ez du izan, eta hori profitatuz Realak 3. gola egin du. Velak egin du jokaldia eta Oiartzabali eman dio gola egin dezan, gaurko bere bigarrena. Holaxe bukatu da partidua.