Reala 5 Logroño 0

Realak aise menderatu du Logroño

Nahikari Garciak hiru gol sartu ditu, eta beste biak Barbara Latorrek eta Carla Bautistak sartu dituzte. 

Realeko jokalariak gaur sarturiko gol bat ospatzen. FOKU
Aitor Manterola Garate.
2019ko abenduaren 14a
15:51
Entzun

Parekotasun handiko partida izango zela uste zen, baina Realak astindua eman dio Logroñori, Lehen Mailako hamahirugarren jardunaldian, gaur, Zubietan. Talde osoak egin du lan aparta sailkapenean puntu bat goitik zeukan aurkaria menderatzeko, baina jokalari baten izena nabarmendu behar da: Nahikari Garcia. Urnietako aurrelariak hiru gol sartu ditu, hirurak lehen zatian (14. minutuan, 31.ean, eta 37.ean; azkena, penaltiz). 

Beste bi golak bigarren zatian egin ditu Realak. Barbara Latorrek sartu du laugarrena, 61. minutuan, eta Carla Bautistak bosgarrena, 78. minutuan. Garaipen honekin, txuri-urdinak seigarren postura igo dira behin-behinean. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.