Reala 2-2 Las Palmas

Realak berdindu egin du Las Palmasen aurka

Baloiaren jabetza izan du, baina ez da Las Palmas gainditzeko gai izan.

Asier Illarramendi Realeko erdilaria, Las Palmaseko jokalariz inguratuta, gaur, Anoetan. JUAN HERRERO, EFE
Berria
2017ko azaroaren 26a
18:19
Entzun

Jokoan nagusitu egin da Reala neurketaren lehen minutuetan, baina Las Palmasek izan duen aukera bakarrenetakoari etekina ateratzea lortu du. 21. minutuan, Remyk jokaldia egin eta atera jaurti ostean, Rulliren aldaratzea buruz errematatu du Tanak sareetara.

Hamar minutu beranduago, partida berdintzea lortu du Realak. Januzajen pase on bat kontrolatu du William Josek, eta zeharkako jaurtiketa batekin gainditu du Las Palmaseko atezaina. Banakoarekin amaitu da lehen zatia.

Bigarrenean ere jokoan nagusitu egin dira txuri-urdinak, eta lehen minutuetan gola egiteko aukerak izan dituzte William Josek eta Oiartzabalek. Azkenean, saiakerak izan du emaitzik eta Januzajek aurretik jarri du Reala 60. minutuan. Oiartzabalen erdiraketa bat urruntzen saiatu da Lemos atezaina, baina Januzajek hartu du baloia eta 2 eta 1ekoa egin du.

Gutxira, baina, partida berdindu du Las Palmasek. Jonathan Vierak binakoa egin du, Rulliren huts bat baliatuta. Rulli baloi bat buruz urrutzera irten da atetik, eta Vierak tokiz kanpo harrapatu du atezaina.

Partidaren amaieran, Las Palmasek garaipena eskuratzeko aukerak izan ditu, baina Remyk zutoina jo du lehenik eta Rullik gelditua egin dio aurrez aurre gelditu direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.