Realak bi goleko errenta xahutu du bigarren zatian

Bideratuta zeukan partida Sarpongen eta Elustondoren golei esker, baina buelta eman dio lehiari Almeriak (2-3)

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Kanporaketa bideratuta zeukala zirudien, Espainiako Kopako madarikazioarekin amaitu eta aurrera eroso egiteko aukera izango zuela. Sarpongek sartu zuelako lehen gola zazpigarren minuturako, eta Elustondok bigarrena 31. minuturako. Ongi ari zelako Reala, partidan sartuta, baloiaren jabe eginda eta eraginkor.

Baina goitik behera aldatu zen partida bigarren zatian. Lehen zatian horrenbeste agertu ziren asko desagertu egin zirelako bai, baloiaren jabetza erabat galdu eta atzean sartu zelako ere bai, eta Almeria tokia egiten eta konfiantza hartzen joan zelako ere bai. Goitomek sartu zuen Almeriaren lehen gola eta Ulloak bigarrena. Erreakzionatu zuen Realak. Baina Elustondok zutoinera botatako burukadaren ostean sartu zuen Ulloak hirugarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.