Futbola

Realak bi urtez luzatu dio kontratua Loreni

Klubeko kirol zuzendari izango da 2015eko ekainera arte.

2013ko apirilaren 3a
14:09
Entzun

Loreni kontratua luzatu eta gutxira Jokin Aperribai Realeko presidenteak klubaren jarduna nabarmendu du, eta esan du kirol arloan hazten ari dela. "Administrazio Kontseiluaren helburua da aurrera egiten jarraitzeko pausoak ematea. Orain daukagun filosofiarekin jarraitzea onena dela uste dugu", azpimarratu du.

Loren ere gustura agertu da kontratuaren luzapenarekin. Bere esanetan orain dela lau urte hasitako lana arrakastatsua izan da eta bere asmoa hori indartzen jarraitzea da. Bai Lorenek baita Aperribaik ere, gainera, ilusioz begiratzen diote denboraldi amaierari.

Kontratu luzatzearen xehetasunak eguerdian emango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.