Futbola

Realak bihar egingo du Gipuzkoako ibilaldia

Jokalarien-eta autobusak 11:00etan geldialdia egingo du Zumarragan, 13:00etan Arantzazun, 16:00etan Bergaran eta 18:30ean Azpeitian. Klubak jarraitzaileei eskerrak emango dizkie Lehen Mailarako igoeragatik.

2010eko ekainaren 16a
15:40
Entzun
Realak azkenean bihar (osteguna) egingo du autobusean Gipuzkoako ibilaldia, Espainiako Lehen Mailarako igoera jarraitzaileei eskertzeko, klubak gaur jakinarazi duenez. Hasiera batean atzo ziren egitekoak, baina Eusko Jaurlaritzak astelehenean hurrengo egunetarako alerta horia eman zuen euria eta haizeagatik, eta ibilaldia atzeratu egin behar izan zuten.

Biharko ordutegia

09:30. Zubieta (Donostia).

10:00: Tolosa.

10:20: Ordizia.

10:30: Beasain.

11:00: Zumarraga (geldialdia).

12:00: Legazpi.

12:30: Oñati.

13:00: Arantzazu (lore eskaintza ama birjinari). Bazkaria.

15:00: Irteera Arantzazutik.

15:30: Oñati.

16:00: Bergara (geldialdia).

17:30: Elgoibar.

18:00: Azkoitia.

18:30: Azpeitia (geldialdia).

19:45: Deba.

20:15: Zumaia.

20:25: Getaria.

20:30: Zarautz.

21:00: Zubieta (Donostia).

Elx-Reala larunbatean jokatuko dute azkenean

Elx-Reala partida igandean jokatuko zela esan zuen hasiera batean Espainiako Federazioak, baina azkenean larunbatean izango da, Bigarren A Mailako beste partidak bezala. 18:00etan hasiko da denboraldiko azken jardunaldiko neurketa hori.

Realak Lehen Mailarako igoera lortua du eta, gainera, Elxen galduta ere txapeldun bukatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.