Realak bost denboraldirako fitxatu du Mikel Merino

Erdilari iruindarrak esan du «oso pozik» dagoela eta «guztia» emango duela taldea eta bera haz daitezen

Mikel Merino eta Jokin Aperribai, atzo, kontratua sinatu berritan. REALA.
2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Ia eginda zegoena baieztatu zuen atzo Realak: Mikel Merino fitxatu duela. Realak eta Newcastlek akordioa lortu dute erdilari iruindarrak Donostian joka dezan, etaklubak eta Merinok bost denboraldirako hitzarmena adostu dute, 2023ko ekainaren 30era arte. Merino Donostian dago, eta gaur egingo du lehen entrenamendua. Hurrengo egunetan aurkeztuko dute.

«Oso pozik» dago Merino Realarekin sinatzeagatik, klubak «proiektu polita» baitu. «Barruan dudan guztia emango dut taldea eta ni haz gaitezen», esan zuen atzo.

22 urte ditu Merinok, eta helburu zehatz bat: jokatzea. Izan ere, orain bi urte Osasuna utzi zuenetik oso gutxi jokatu du. Lehen sasoian, Borussia Dortmunden, Thomas Tuchelek ia ez zuen aintzat hartu. Bederatzi partidatan soilik aritu zen. Horregatik, Alemaniako taldeak utzita bidali zuen Ingalaterrara, Newcastlera. Han, Rafa Benitezen konfiantza izan zuen, eta ingelesek fitxatu egin zuten. Gero, ordea, gutxi jokatu zuen: 25 partida. Gora egin nahi du Realean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.