Realak Claudia Roldan eskuin hegaleko atzelari espainiarra fitxatu du, Madrildik
FUTBOLA. Claudia Roldan eskuin hegaleko atzelariak Realean jokatuko du denboraldi honetan. 22 urte ditu, eta Madril taldetik dator. Klub horrekin fitxatu zuen ekainean, Betisen sei urtez aritu ondoren, baina apenas egon den bertan, libre geratzeko aukera eman baitio Espainiako taldeak. Horregatik fitxatu du talde txuri-urdinak. Harekin, Realak osatu egin du denboraldi honetarako taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu