Dalibor Stevanovic jokalari esloveniarrak erdilari bezala jokatzen du, eta golak egiteko erraztasuna du.
Talde donostiarra NK Domzale taldearekin akordio batetara iritsi da, eta baita jokalariarekin ere. Hurrengo lau urte eta erdian Realean jokatuko du Stevanovicek; 2010eko ekainaren 30era arte, alegia.
Bihar Esloveniara itzuliko da Stevanovic, eta urtarrilean itzuliko da Realarekin partidu ofizialak jokatzen hasteko.
Kirolak
Realak Dalibor Stevanovic fitxatu du lau urte eta erdiko kontratuarekin
Goizean Donostiako Quiron erietxean pasa du Dalibor Stevanovic esloveniarrak medikuek egindako azterketa. Gaur arratsaldeko 18:30ean egingo da aurkezpen ofiziala Zubietan. Stevanovicek lau urte eta erdiko kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin, baina urtarrilera arte ez du jokatzerik izango. Izan ere, neguko azoka oraindik ez da ireki, eta ezin diote fitxarik egin urtea hasi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu