Realeko Administrazio Kontseiluak gaur esan du Maria de la Peña egungo presidentea proposatuko duela akziodunen larunbateko batzarrean klubaren presidente kargurako. De la Peña, ekainaren 1ean Miguel Fuentesek Lehendakaritzatik dimisioa aurkeztuz geroztik dago postu horretan. Hark esan du ez lukeela kargu horretan egoteagatik dirurik kobratuko.
Kirol zuzendari Salva Iriarte izatea proposatuko dute (honek Galesko selekzioan daukan ardura "erabat" utziko du, De la Peñaren arabera), eta lehen taldearen entrenatzaile Chris Coleman (1970, Gales). Hiru urterako fitxatuko lituzkete biak. John Toshack aholkulari litzateke, kontraturik gabe.
Dena dela, lehendabizi akziodunek gaur egungo Administrazio Kontseilua berretsi beharko dute. Ez badute berresten, Kontseiluak hauteskundeak deituko lituzke seguruenik.
Mikel Etxarrik, berriz, kluba utziko du, hemezortzi urtean bertan teknikarien taldean egon ondotik. Realak esan du bi parteek hartu dutela erabakia.
11:00etan hasiko da etzi batzarra, Donostia, Kursaalen.
Futbola
Realak De la Peña proposatu du presidente kargurako
Fuentesek postua utzi zuenetik bera da klubaren lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu