Diego Rivas Realeko erdilariak goizean adierazi du Trabzonspor Turkiako Ligako liderraren eskaintza jaso duela, eta zabaldu da Realak Turkiako fitxaketen epe kontuagatik gaur 16:00etarako erabaki beharko zuela jokalaria traspasatu edo ez, baina ondoren Realak jakinarazi du ez duela talde haren eskaintzarik jaso eta, gainera, Turkiako epea amaituta dagoela jadanik.
Rivasek esan du du "kirol eta diru aldetik interesgarria" dela Trabzonsporren eskaintza. Trabzonspor klubeko arduradunek, ordea, eskaintzarik egin dutela ukatu dute gaur arratsaldean bertan. Ekainaren bukaera arteko kontratua du Rivasek Realarekin.
futbola
Realak dio ez duela Rivas Trabzonsporrera traspasatuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu