Realak eta Athleticek aise irabazi dute, eta Eibarrek astindua jaso du
Txuri-urdinek 0-9 irabazi diote Reocini, zuri-gorriek 7-0 Valladolidi, eta 9-3 galdu dute eibartarrek
Realak eta Athleticek arazorik gabe gainditu dute Superligako lehen ligaxka, eta indartsu ekingo diote onenen arteko faseari. Horri ekin baino lehenagoko azken partida atzo jokatu zuten bi taldeek, eta jaun eta jabe izan ziren. Txuri-urdinek 7-0 irabazi zioten Reocin seigarren sailkatuari etxean, eta zuri-gorriak ere aise,0-9 nagusitu ziren Valladoliden zelaian. 31na punturekin amaitu dute bi taldeek lehen ligaxka, baina elkarren arteko emaitzak kontuan hartuta, lehen postua gipuzkoarrentzat izan da. Eibar, berriz, azken-aurreko postuan geratu da, zazpi punturekin. Atzo 9-3 galdu zuen Oviedon. Lagunak-ek gaur jokatuko du azken partida, etxean, Prainsaren aurka (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu