FUTBOLA. Euskal Herria Kopako hamargarren txapelketak bihar ezagutuko du zein duen aurtengo txapelduna. Finala dute jokoan Realak eta Athleticek. Zornotzan ariko dira, 16:00etan. Iaz ere bi talde horiek jokatu zuten, eta Realak bigarrengo aldiz lortu zuen txapelketa irabaztea. Athletic izan da txapeldun beste guztietan, eta beti bi talde horiek izan dira finalean.
Finalerdietan, Realak Osasuna menderatu zuen, eta Eibar Athleticek. Hain justu, nafarrak eta armaginak izango dira gaur aurrez aurre, hirugarren eta laugarren postua zehaztuko dituen partidan. Errenterian lehiatuko dira, 15:30ean.
Biharko finalaren atarian, datorren denboraldiko txapelketaren berri eman zuen Euskal Herria Kirola antolatzaileak. Euroeskualdearen babesean jokatuko dute, eta kanporaketak bihartik urriaren 11ra arte izango dira. Lapurditik, Aviron eta Genets ariko dira; Nafarroatik, Mulier, Berriozar eta Osasuna; Arabatik, Alaves eta Aurrera; Bizkaitik, San Ignacio; eta Gipuzkoatik, AƱorga eta Oiartzun.
Realak eta Athleticek Euskal Herria Kopa dute bihar jokoan
Zornotzan jokatuko dute, 16:00etan. Osasuna eta Eibar hirugarren postuaren bila ariko dira gaur, Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu