Realak eta Osasunak 1-1 berdindu dute Zarautzen
FUTBOLA. Realaren eta Osasunaren arteko lagunartekoa 1-1 amaitu zen atzo, Zarautzen. Partida orekatua izan zen, erritmo motelekoa eta gol aukera gutxikoa. Osasuna aurreratu zen markagailuan 16. minutuan, Lekaren golari esker, baina Agirretxek egindako golari esker neurketa berdindu zuen Realak 32. minutuan. Diego Ifranek min hartu zuen, eta gaur jakingo da zenbaterainokoa den lesioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu