Derbiak parekatuak izan ohi dira. Atzo Realak eta Eibarrek Zubietan jokatutako derbiak, ordea, parekotasun gutxi izan zuen. Azken emaitzari erreparatu besterik ez dago: 6-0 txuri-urdinen alde, bi taldeen artean dagoen aldearen isla. Atzoko garaipenarekin, Realak gora begira jarraitzen du. Eibarrek, aldiz, gora egin ezinik jarraitzen du.
Espainiako Superligako beste bi euskal taldeek gaur jokatuko dute. Etxean ariko dira biak. Athleticek Las Palmas azken aurreko sailkatuaren bisita jasoko du. Lagunak taldeak, berriz, Oviedo hartuko du; sailkapenean nafarren atzetik puntu bakarrera dago Oviedo.
Realak ez dio aukerarik eman Eibarri derbian, eta 6-0 hartu du mendean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu