Futbola

Realak ez dio kontratua berrituko De Pedrori

Javier De Pedrok ez du datorren denboraldian Realean jarraituko. Gaur jakinarazi dio Realeko zuzendaritzak erabakia Antiguako jokalariari. De Pedrori aurtengo ekainaren 30ean amaitzen zaio kontratua Donostiako taldearekin. Realak denboraldiaren amaieran emango dio De Pedrori klubaren urrezko eta brillantezko intsignia, lehen taldean hamar denboralditan baino gehiago jokatzeagatik. Halaber, denboraldiaren bukaera arte "De Pedroren profesionaltasunean konfidantza osoa" mantentzen duela jakinarazi du Realak agiri ofizial baten bitartez.

2004ko otsailaren 27a
16:00
Entzun
Realeko Kirol Zuzendari Roberto Olabek prentsaurrekoa eskainiko du datorren astelehenean Zubietan, goizeko 10:00etan. Informazio gehiago Realaren webgunean eskura daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.