Realak ez dio Koparen ilusioari uko egin nahi, eta handia egiten saiatuko da

Lasartek Illarramendi eta Cadamuro sartu ditu Almeriaren aurkako partidako deialdian, lesioak direla eta

Xabier Lopetegi.
Donostia
2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Pena da Realak gaur 2-3ko emaitzari buelta eman behar izatea (21:00). Pena, taldeak aukera ezin hobea eduki zuelako Anoetan kanporaketa bideratu eta aspaldian Kopan daraman bolada kaskarra hausteko. Hala ere, baikor da Martin Lasarte, lehen gola lortuz gero Almeria urduri jar daitekeela uste baitu. Deialdiak ere hala erakusten du, Bravo eta Carlos Martinezi baino ez dielako atsedena eman -Ansotegi deialdian dago-. Halere, Cadamuro eta Ilarramendirekin osatu behar izan du zerrenda, Zurutuza, Markel, Sutil, Tamudo eta Ifran min hartuta baitaude.Gehiegi lasaituz gero Realak ezustekoa eman dezakeela ohartarazi du Juanma Lillok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.