Futbola

Realak ezin izan dio eutsi (2-1)

Griezmannek 87. minutuan sarturiko gol baten erruz galdu du Atleticoren zelaian. Rulli izan da txuri-urdinen onena.

Willian Josek erdi-erditik sartu du penaltia. R.J. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko abenduaren 2a
18:12
Entzun

Golak. 0-1: Willian Josek (pen, 29. min); 1-1: Filipe Luisek (63. min.); 2-1: Griezmannek (ññ. min.).

Espainiako Kopako kanporatzeak zauri handia egin zuen Realeko zaleengan, hiru egun geroago, baina, txuri-urdinak min hori pixka bat sendatzeko zorian egon dira. 2-1 galdu dute Atletico Madrilen zelaian, Antoin Griezmannek ñ7. minutuan sarturiko golaren erruz. Emaitza honekin Reala Europako postuetatik irten daiteke.

Realak bi zati oso ezberdin egin ditu Atleticoren zelaian. Aurrenekoan oso ondo jokatu du, lehen ordu erdian bereziki, baina hortik aurrera Atletico izan da nagusi. Tarte on horretan aurreratu da Reala, William Josek Oiartzabali eginiko penaltia sartu duenean (29. min.).  Emaitza horrekin iritsi da atsedenaldira, eta sari justua zen.

Bigarren zatian Atleticok gora egin du, eta lehen ordu erdian Realaren gainetik pasa da. Filipe Luisek sartu du banakoa erdiraketa batean (63. min.), eta etxekoak askoz aukera gehiago izan dituzte. Tarte horretan Geronimo Rulli atezainari esker eutsi dio Realak emaitzari.

Azken ordu laurdenean Realak aurkaria pixka bat gainetik kentzea lortu du, eta partida kolpe trukaketa bilakatu da. Bi taldeek izan dute bigarren sartzeko aukera, baina Atleticok baliatu du bakarrik. Jokaldi nahasi batean izan da, eta Griezmannek ez du barkatu (ñ7. min.). Realeko jokalari ohiak ez du ospatu.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.