FUTBOLA

Realak Granero fitxatu du 2018 urtera arte

Jokalariak utzita jokatu zuen aurreko denboraldian Donostiako taldean.

Granero, atzean Griezmann duela, Atletico Madrilen aurkako partida batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 28a
18:11
Entzun

Realak ohar bidez jakinarazi du akordioa lortu duela Ingalaterrako Queens Park Rangers taldearekin Esteban Granero erdilaria fitxatzeko. 2018ko ekainaren 30a arte jokatuko du talde txuri urdinean, hala adostu dute jokalari madrildarrarekin. Granerok kontratua sinatu du eta gaur arratsaldean bere taldekideekin entrenatuko du.

Real Madrilen harrobian hazitako jokalaria da Granero; lehen mailan Getafen eta Real Madrilen aritu ostean, ingalaterrako Premier League-ra egin zuen jauzia, Queens Park Rangers taldera 2012an. Han, 27 partida jokatu zituen eta gol bakarra sartu, eta bere taldeak maila galdu zuen.

Iaz utzita heldu zen Realera, baina hilabeteren buruan lesio larria izan zuen eskuin belaunean eta ia denboraldi osoan jokatu gabe egon zen. Goizean jakinarazi du Realak Griezmannek ez duela taldean jarraituko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.