Emakumezkoen 1. mailako hamabosgarren jardunaldia jokatu dute gaur Realak eta Athleticek. Gipuzkoarrek aise menderatu dute Madril gaur arratsaldean Zubietan (5-0). Lehen zatian egin du aurreneko gola Manu Lareok, eta bigarrenean sartu ditu beste lau golak Gonzalo Arconadaren taldeak, Palacios, Latorre, Mendoza eta Nahikariren bitartez. Hirugarren partida du jarraian Realak golik jaso gabe. Sailkapenean zazpigarren da, eta Levante hirugarrena lau puntura dauka.
Athleticek, bestalde, ezin izan du ezer egin Bartzelona ahaltsuaren aurka, eta 0-3 galdu du. San Mamesen jokatu dute partida, eta 32.068 ikusle bertaratu dira gaur eguerdian. Bigarren zatian sartu dituzte golak kataluniarrek; Marihona eta Oshoala (2) izan dira golegileak. Athletic laugarren da sailkapenean.