Emakumezkoen 1. maila

Realak irabazi egin dio Valentziari (1-0), eta Athleticek berdinketa lortu du Levanteren aurka (1-1)

Txuri-urdinek aurrea hartu diete zuri-gorriei sailkapenean: bosgarren eta seigarren daude orain. 

jarraia176076.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko urtarrilaren 12a
10:29
Entzun

Emakumezkoen Lehen Mailako bigarren itzulia hasi da asteburu honetan, eta Euskal Herriko bi taldeek gaur jokatu dute, biek ere etxean. Realak irabazi egin dio Valentziari (1-0), eta Athleticek berdindu egin du Levanteren aurka (1-1). Horrenbestez, sailkapenean aldatu egin dituzte lekuak bi taldeek: txuri-urdinak bosgarren dira, eta zuri-gorriak, seigarren. 

Zubietako partidan, Realak lanak izan ditu sailkapeneko atzealdean dabilen Valentziari irabazteko. Garaipenerako gola Nahikarik sartu du, 70. minutuan. 

Lezaman, hirugarren sailkatua izan du kontrario Athleticek, eta ozta-ozta salbatu dute puntua etxekoak, 95. minutuan berdindu baitu partida, Sierraren gol bati esker. Corredeirak aurretik zeukan bere taldea 14. minututik. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.