Futbola

Realak Lee Chun Soo aurrelari berria aurkeztuko du bihar Anoetan

Lee Chun Soo korearra izango da datorren denboraldian Realean jokatuko duen aurrelari berria. Espainiako Ligan egongo den lehenengo korearra izango da. Bihar aurkeztuko dute Anoetan. Internetez ikusteko aukera ere izango da Korean sortu duen ikusminarengatik. Hiru denboralditarako kontratua sinatu du korearrak ohiko azterketa medikoa egin ondoren.

2003ko uztailaren 16a
17:52
Entzun
Atzo gauean iritsi zen Lee Chun Soo korearra Donostiara bere lehengo taldeko zuzendariarekin, Ulsan Hyundai, eta hainbat kazetarirekin. Gaur goizean, Gipuzkoa Poliklinikan sendagileek aztertu dute, eta sorbalda aztertu diote hainbatetan bere lekutik atera zaiolako.

Korearrak bere lehenengo adierazpenean taldea lagunduko duela eta aurten egin duena hobetzen lagunduko diola esan du. Azken denboraldi hau korearrek oso hurbiletik jarraitu dute, eta horregatik sortu da hainbesteko ikusmina.

Aurkezpen honen ondoren, aurrelari berria bere herrialdera joango da hango selekzioarekin jokatu behar duelako Japoniaren aurka. Han jokatu ostean, Donostiara itzuliko da denboraldi aurreko entrenamenduekin hasteko.

Hau ez da Realak izango duen taldekide berri bakarra, erdilari baten bila dabiltza Realeko zuzendariak taldea sendotzeko.

Internet bidez Realaren web orrian ikusi ahal izango da aurkezpena zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.