Realak lehen postua ziurta dezake gaur, etxean Reocini irabazita

Eibarrek ere gaur jokatuko du lehen ligaxkako azken partida, seigarren postura jauzia egiteko helburuarekin

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Reocini irabazita (17:30), Realak lehen postuan amaituko du Superligako lehen ligaxka. Praktikan ez dauka garrantzi handirik, hiru multzoetako lehen biak eta hirugarren sailkatzen diren bi talderik onenak ariko direlako titulurako lehian bigarren fasean. Baina denboraldi honetara arte Athletic beti gainetik izan dute txuri-urdinek, eta lehen ligaxkan Lezaman 1-2 irabazteaz gain, Zubietan 1-1 berdintzeko gai izan ziren. Athleticek, beraz, denboraldi honetan oraindik ez dio irabazi Realari Superligan -denboraldi-aurrean ere, lagunarteko partidan, Realak irabazi zuen-.

31 punturekin daude bi taldeak. Athleticek bihar jokatuko du Valladolid azken sailkatuaren aurka, eta, Realak huts eginez gero, bilbotarrek ez lukete arazo handirik eduki beharko partida irabazi eta lehen ligaxka buruan amaitzeko. Reocin, Realaren gaurko aurkaria, seigarren dago sailkapenean, bederatzi punturekin, eta 7. jardunaldian 0-1 bakarrik galdu zuen etxean Realaren aurka.

Eibarrek ere gaur jokatuko du lehen ligaxkako azken partida, Oviedo Modernoren aurka (18:00), eta, irabaziz gero, seigarren postura igoko da, Reocinek galduz gero.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.