Uste eta nahi baino gehiago sufrituta, baina Realak 0-1 irabazi zuen atzo Reocinen zelaian, Santanderren (Espainia), eta garaipen horri esker Superligako lehen multzoko lidergoan jarraitzen du. Athleticek 0-1 irabazi zuen bigarren jardunaldian Reocinen zelaian, eta Prainsak 1-2. Belar artifizialeko zelaia da, eta horrek asko zailtzen du lana. Eta Realak lanak izan zituen atzo aurrean min egiteko. 77. minutuan sartu zuen gola Agouesek. Txuri-urdinek dotore amaitu dute Superligako lehen itzulia, zazpi partidetatik sei irabazita. Eibarrek, berriz, galdu egin zuen atzo etxean, Oviedo Modernoren aurka, 1-3, eta gipuzkoarrek hiru punturekin amaitu dute lehen itzulia.
Beste bi euskal taldeak, gaur
Athleticek eta Lagunak-ek gaur eguerdian jokatuko dituzte 7. jardunaldiko partidak. Athleticek etxean jokatuko du, Valladolid azken sailkatuaren aurka (12:00), eta Lagunak-ek Zaragozan jokatuko du, Prainsaren aurka (12:15). Nafarrak bigarren postuan daude sailkapenean eta bizkaitarrak hirugarren.
Realak lider jarraitzen du Superligan, Reocini 0-1 irabazi baitio
Eibarrek 1-3 galdu du etxean Oviedoren aurka, eta Athleticek eta Lagunak-ek gaur jokatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu