Granada 1 - 2 Reala

Realak lidergoa eskuratu du Porturen bi goli esker

Granadan irabazita, lehen mailako liderra da Reala, Bartzelonarekin eta Real Madrilekin berdinduta.

Realeko jokalariak garaipenaren gola ospatzen. MIGUEL ANGEL MOLINA / EFE
2019ko azaroaren 4a
09:22
Entzun

Realak 1-2 irabazi du Granadan, Porturen bi goli esker. Donostiako taldea azkar aurreratu zen markagailuan, 21. minutuan eginiko golari esker. Oiartzabalek, zelai erdian baloia berreskuratu, eta, pase sakon batekin, atezainaren aurrean utzi zuen Portu. Horrek ez zuen barkatu, eta Rui Silvak ezin izan zuen ezer egin.

Granadak, ordea, ez zuen asko behar izan markagailua berdintzeko. 36. minutuan, Vadillok urrunetik eginiko falta jaurtiketa bati esker, banakoa jarri zuen markagailuan. Remiro atezaina ez zen fin ibili. Aurretik, VAR-a begiratuta, Granadaren area barruan izaniko esku bat ez adieraztea erabaki zuen epaileak. Realaren aldeko penaltia litzateke.

Markagailuak berdinketa adierazi zuen ia partida amaierara arte. Azken emaitza banakoa izango zela zirudienean, ordea, Reala kontraerasora atera zen. Eta amaiera iristeko bi minutu falta zirela, garaipenaren gola sartzeko; berriz ere, Porturen jaurtiketa bati esker.

Bi golek ligako lidergora eraman dute Reala, Real Madrilekin eta Bartzelonarekin berdinduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.