Realak Mediapro enpresaren aurkako auzi eskea aurkeztu du, joan den denboralditik enpresak ez diolako hitzartutako dirua ordaintzen.
Realeko webgunean jakinarazi dute klubak "etengabe" aurkeztu dituela erreklamazioak, eta hala eta guztiz ere Mediaprok ez dituela baldintzak bete.
Hitzartutako diru kopuru hori ez ordaintzea enpresa haren "arau hauste larria eta errepikatua" dela salatu du, eta kontratua indargabetzeko "bidezko kausa" dela.
Mediaprok ere Realaren aurka parte sartu du.