Azken egunetako zurrumurruak baieztatu egin dira, eta Realak Nacho Monreal (Iruñea, 1986) Arsenaleko ezker atzelaria fitxatu du bi sasoirako. Bihar aurkeztuko dute. Monrealek 2006-2007ko denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Osasunarekin. Gorritxoekin144 partida jokatu zituen. Malagan aritu zen ondoren, eta, azken zazpi denboraldietan, Arsenaleko jokalaria izan da. 485 norgehiagoka jokatu ditu, eta hiruna FA kopa eta Community Shields irabazi.
Bestalde, Asier Illarramendik ezker peronea apurtu zuen Athleticen aurkako derbian. Bihar egingo diote ebakuntza, Madrilen, eta Mutrikuko erdilariak sei aste inguru eman beharko ditu jokatu ezinik.
Realak Nacho Monreal fitxatu du, bi denboraldirako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu