Antoine Griezmann Realeko jokalariak urtebetez luzatu du Realarekin duen kontratua. Donostiako klubak jakinarazi duenez, gaur eguerdian sinatu du jokalari frantziarrak kontratua.
2015ean amaitu behar zitzaion kontratua Griezmanni, eta orain 2016a arte luzatu du. Realeko arduradunak atzo kezkatuta agertu ziren, Athleticek Javi Martinez galdu ostean Griezmannen ordezkariak ez zielako erantzuten.
Jokalariak, ordea, elastiko txuri-urdina janzten segituko du.