REALA

Realarekin entrenatu da Illarramendi, baina argitzeko dago haren etorkizuna

Negoziatzen izan ziren atzo iluntzean Reala eta Real Madril, baina oraingoz ez dute akordiorik erdietsi. Bideoa: zaleek Realean gelditzeko eskatu diote (Irutxuloko Hitza). [Youtube]http://youtu.be/NJvaahhGaf8[/Youtube]

2013ko uztailaren 11
16:37
Entzun

09:30ean zuen ordua Asier Illarramendik Zubietan, Realarekin oporren osteko lehen entrenamendua egiteko. Real Madrilek mutrikuarraren etete klausula gaur goiza baino lehen ordainduko ote zuen zen zalantza, hala Illarramendik ez baitzuen gaur goizean Zubietan agertu beharko.

Ez da hala izan. Atzo iluntzean izan ziren negoziatzen bi taldeak, baina ez zuten akordiorik lortu. Illarramendi, beraz, Zubietara joan da gaur goizean, Jagoba Arrasateren aginduetara entrenatzera. Atera da zelaira entrenatzera, eta bertara joandako zaleek txalo artean egin diote ongietorria.

Orain hamar egun hasi zen auziaren hamaikagarren atala da gaurkoa. Ziurrenik, ez da azkena izango. Izan ere, Illarramendi gaur Realarekin entrenatzen hasita ere horrek ez du esan nahi jokalariak talde txuri-urdinean jarraituko duenik.

Taldeek abuztuaren 31ko gaueko hamabiak arte dute aukera jokalariak fitxatzeko. Beraz, ezin da baztertu hurrengo asteetan Espainiako hiriburuko taldeak Illarramendiren etete klausula ordaintzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.