Etxetik kanpo irabazi ezinik jarraitzen du Realak. Ia zortzi hilabete daramatza Anoetatik urrun garaipena lortu gabe. Gaur aukera aproposa galdu du Valentzian (Herrialde Katalanak), Levanteren aurka. Txuri-urdinak aurretik ziren partida amaitzear zela, baina Carlos Martinezek eskuarekin jo du baloia, eta epaileak penaltia adierazi du etxeko taldearen aurka. Ivanschitzek ez du aukera alferrik galdu, eta berdinketa lortu du.
Liga bi astez egongo da geldirik orain. David Moyesek badu lana, harekin ere bidea erabat zuzendu ezinik jarraitzen baitu Realak. Hobera egin du, baina oso gutxi, ez nahikoa.