Epailea. Sanchez Martinez. Txartel horiak: Realeko Elustondo, Illarramendi, Bergara eta De la Bellari; eta Sportingeko Cuellar, Lora, Jony eta Alvarez eta Muñizi. Bestelakoak. 22.478 ikusle Anoeta estadioan.
Realak eta Sportingek husna berdindu dute Anoetan. Txuri-urdinek emaitza bera ortu dute ligako lehen bi partdietan, eta erakutsitako bertute eta gabezien lagin aproposa da. Sendo aritu atzean, sufritu gabe, baina gola falta zaio. Sportingen ere kamuts aritu da, sakontasun eta distirarik gabe. Partidaren amaieran David Moyesek analisi ona egin du. "Azken pasea falta izan zaigu", eta hori da zailena egiten futbolean.
Sportingek, bere aldetik, irudi oso sendoa eman du. Atzean ondo jarrita ez du erraztasunik eman. Ondo zaindu ditu Jonathas eta Vela eta biak itzaletan aritu dira. Illarramendi ere hasieratik aritu da eta maila ona eman du. Gogotsu aritu da zehatz baino gehiago, eta hari ere erritmoa falta zaio. Realak auto ona du, baina motoreari olioa falta zaio. Illarramendik Granero deialditik kanpo utzi du. Mezu argia dirudi.