Espero zen bezala, gorabehera askorik gabea izan zen Realaren atzoko akziodunen batzarra. 230 akzidun joan ziren Antonio Elorza belodromora; 2.012 akzio zeuden bertan, %38,64. Klubaren gaur egungo egoera azaldu eta etorkizuneko erronkak zerrendatu ondoren, arazorik gabe onartu zituzten joan den denboraldiko kontuak (%97,76) eta denboraldi honetakoak (%97,64).
Eta, espero zen bezala, bertaratutakoek babes handia eman zioten oraingo administrazio kontseiluari. Aperribaik berak, botoen %97,41 jasota, beste bost urterako babesa jaso zuen karguan jarraitzeko. Galdera-erantzunetan ere ez zen izan zalaparta handirik, baina akziodun batek baino gehiagok eskatu zuten emakumezkoen taldea indartzeko borondate handiagoa.