Realeko jokalariak zuhur mintzatu dira itzulikoaz
REALA. Mikel Aranbururen eta Imanol Agirretxeren arabera, Realak «abantaila polita» lortu du Kopako itzuliko partidarako, baina ez batak ez besteak ez du uste kanporaketa erabakita dagoenik. Aurreko kanporaketan Granadaren zelaian pasatutako «estutasunak» gogorarazi zituzten biek, «gehiegizko konfiantza» uxatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu