Realak jakinarazi duenez, Txilen 69 egunez lur azpian egon ziren 33 meatzariei elastiko txuri-urdin bana bidali diete jokalariek. Claudio Bravoren eskaintza dute elastiko guztiek, eta horrekin batera jokalari guztiek sinadura ere badute. Kamiesta bakoitzak metzari baten izena du, baita '33' zenbakia ere.
"Borroka eta gainditze eredua zarete, zuetaz harro gaude", idatzi du Bravok. Txileko selekzioko atezaina da Realekoa, eta gertutik jarraitu ditu meatzariak ateratzeko erreskate lanak, eta kamiseta horiekin mundu guztitik meatzariak jasotzen ari diren keinuei gehitu nahi izan du.
KIROLA
Realeko jokalariek elastiko txuri-urdinak bidali dizkiete Txileko 33 meatzariei
Claudio Bravo Txileko selekzioko atezainak eskaini dizkie, eta taldeko jokalari guztiek sinatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu