Caja Laboral Baskonia pixkanaka-pixkanaka ari da bere taldea berregituratzen. Urtero joaten zaizkio jokalariak, baina beti osatzen du talde indartsu batJoxean Querejetak, taldeko presidenteak. Atzo izen handiko lehen jokalaria fitxatu zuen: Reggie Williams.
Williams eskolta estatubatuarrak 24 urte ditu, eta 1,98 luze da; joan den denboraldian NBAn jokatu zuen, Golden State Warriors taldean. 80 partida jokatu zituen guztira, 20 minutuko batez bestekoarekin. Denbora horretan, 9,5 puntu sartu zituen, 2,5 errebote eskuratuta. Gainera, kanpoko jaurtiketetan portzentaje onak izan zituen: %43tik gorakoak.
Dusko Ivanovic entrenatzaileak, joan den astean hiru jokalari gehiago eskatu zituen taldea erabat osatzeko. Antolatzaile bat, eskolta bat eta pibot bat. Badu lehena, eskolta. Horrenbestez, entrenatzaileak badauka behar zuen saskiratzailea. Bestalde, herenegun hasi ziren entrenamenduekin. Lehen entrenamenduetan, Ribas, Oleson, Musli, Lampe eta Heurtel izan ziren. Logan bakarrik falta zen, besteak—Nemanja Bjelica, Milko Bjelica, San Emeterio, eta Teletovic— selekzioekin direlako.
Papamakarios Donostian da
Gipuzkoa Basketek, atzo aurkeztu zuten Manolis Papamakarios greziarra. Greziatik irten den lehen aldia da, eta ilusioz gainezka dago. «Oso pozik nago, Espainiako Liga maila altuko txapelketa da; NBAren ondoren, onena».
Reggie Williams eskolta estatubatuarra fitxatu du Baskoniak
Golden State Warriors NBAko taldetik dator, 24 urte ditu, eta urtebetez ariko da Gasteizko taldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu